esfr

Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

Iratzar fundazioak UEUrekin batera antolatu duen Herrigintza aro berri baterako begiradak ikastaro-tailerra da honako hau. Ikastaro honek gogoeta gune bat gehiago izan nahi du Plaza Hutsaren dinamikaren baitan. Ekainaren 28-29an izango da Eibarren.

Herrigintzaren inguruko gogoeta pausatua egin nahi duen ikastaroa eta aldi berean tailerra da, Plaza Hutsa jende askoren ekarpenez betetzeko ahaleginean beste mugarri bat izan nahi duena. XXI. mendeak Euskal Herriari aurkezten dizkion erronka berrien markoan herri-eraikuntza birpentsatu eta herri-gogo berri baten sorkuntzarako eta artikulaziorako hausnarketa gune izatea nahi dugu.

Herrigintza aro berriaren paradigmen gaineko gogoeta bultzatu eta eremu ezberdinetan –euskalgintza, feminismoa, ekonomia soziala, hezkuntza komunitatea, kulturgintza eta abar– eraikitzen ari diren proposamenen berri jasoko dugu, eta beraien arteko elkargurutzabideez hausnartuko dugu. Ikastaroaren edukiak bideoz jaso eta Plaza Hutsaren bidez zabalduko ditugu.

Honakoa izango da ikastaroaren programa:

HEMEN ikastaroaren programa eta matrikulazioa.