Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

Nazioarteko konferentzia apirilean

bizitzak eta lurraldeak | 2019-03-08

Hauxe apirilaren 9, 10 eta 11an Bilbon ospatuko den "Bizitzak eta lurraldeak" konferentziaren programa. Plaza Hutsak jarraipen berezia egingo dio konferentzia honi eta bertatik eratortzen denari.

Burujabetza materialaren eraikuntza erresistentzia fronte bat da Euskal Herrian. Datozen urteetan jauzi bat emateko baldintzetan egon gaitezke eragile ezberdinen arteko sinergiak indartzen badira. Konferentzia honek ekarpena egin dezake zentzu horretan. 

Azpiko post-ean aurkituko duzue konferentziaren programa osoa. Esker bereziak eman nahi dizkiegu konferentzia hau posible egin duten eragileei eta bertan parte hartzeko prestutasuna adierazi duten guztiei.