Elkargune eta abiapuntu bat
hezkuntza | 2018-12-14Ezarri zaizkigun hezkuntza sistemak agortu egin dira, eta agorpen hori letra larritan nabarmendu beharra dagoela deritzogu. Segregazio sozialaren gaiak zentralitatea hartu du Erkidego Autonomoan hezkuntzari buruzko eztabaida sozialean, baina hutsuneak/arazoak ugariak eta sakonak dira, sistema oso batenak. Estatuen inboluzio demokratikoak hezkuntza jopuntuan jarri du gainera.
Gaur hezkuntzan bizi ditugun egoera konkretuak erdigunean jarriz eta ikuspegi nazionalari eutsiz, etorkizuneko hezkuntza sistema publiko eta burujaberako herri-estrategia adosteko premia du herri honek. Zentzu horretan, ezkerreko independentismoak bere gogoeta estrategikoa berritzeko garaia du. Konpromiso berriak hartzeko garaia dela deritzogu eta ausardiaz jokatzekoa.
Urtarrilaren 12an maiatzean bukatuko den prozesu bati ekingo diogu. Gogoeta prozesu publikoa izango da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berriztea helburu duena.