euses

Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

Euskal Herria gai izan da azken hamarraldietan gizarte premia oinarrizkoei autoantolakuntza komunitarioaren bidez erantzuteko. Nazio eraikuntza, eraldaketa soziala eta erakundeak demokratizatzeko ahalegina txirikordatu dituen herri-bulkada indartsu batek ekarri gaitu XXI. mendera. Euskal Herrian hainbat arlotan garatu diren esperientziak erreferentzia bilakatu dira nazioartean.

Ezkerreko independentismoak bere ekarpena egin dio herri-eraikuntza prozesu honi. Hain hustu, gure kultura politikoaren ezaugarri nagusietako bat herrigintzarako sena izan da. Sustraiak proiektuaren bidez sen hori arakatu nahi dugu, gure identitate politikoa ardaztu duen horri atentzioz erreparatu. Memoria ariketa bat izateaz gain, kultura politiko berria eraikitzen laguntzeko bokazio du proiektu honek, konbentziturik baikaude gure sustraietan daudela etorkizuneko ibilmoldea asmatzeko osagai nagusiak.

Datozen hilabeteak egitasmo honen forma zehatza eta egon daitezkeen aliantza aukerak aztertzeko hartuko ditugu.