euses

Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

Ekonomia sozial kooperatiboa eta lanaren burujabetza

Arianne kareaga irazabalbeitia | 2018-07-06

Euskal Herrian mota askotako herrigintza garatu da azken sei hamarraldietako ziklo historikoan, baita eremu sozioekonomikoan ere. Herrigintzaren hainbat alorretan, mundu mailatik begiratuta, baditu berezitasun batzuk Euskal Herriak. Herrigintzaren praktika hau, ordea, galdera berrien aurrean dago aro global berrian. Herrigintzaren praktikan eta beroni buruzko jakintzan pausoak emateko beharra gero eta nabariagoa da. Ildo beretik, eremu sozioekonomikoan ere aldaketa garaia aurreikusten da.

Alternatiba handi eta absolutuetan ez dugu sinesten batzuk. Ekimen zehatz eta konkretuetan jarri dugu fokoa azken urteotan, ekimen ekonomiko kolektibo eta sozialak bultzatuz eta horien gaineko ekosistemak eta sareak ehuntzeko ahalegina egiten. Ekonomia egiteko bestelako logika bat da ekonomia sozialaren paradigma zabalaren baitan dagoena. Autonomian eta autoeraketan oinarri hartzen duena, demokrazian autoantolatzen dena eta lanaren burujabetza ipar duena. Euskal Herrian beste eremu batzuetan bezalaxe ere askotariko esperientzia sozioekonomiko anitzak ditugu gure gizartean. Ez gatoz ezer deskubritzera, esperientziak balioan jartzea da gure nahia.

Euskal Herrian hainbat familia edo eta ekonomia sozial mota bereiztuko genituzke identitatetatik begiratu beharko bagenu. Ekonomia sozialeko familia ezberdinei buruz hitz egin genezake, baina interesatzen zaiguna horiek ezaugarritzeko erabiltzen diren elementuak eta gakoak dira. Zerk batzen ditu? Zeintzuk dira konpartitzen dituzten elementuak? Seguruenez, erdigunean bokazio eraldatzailea eta pertsona daude. Indibiduotik proiektu kolektiboa eraikiz gizartea eraldatzeko nahia.

Horiei lotuta, badira gure ustez bi elementu zentral ekonomia berritzeko. Enpresa egiteko eta hortik abiatuta pertsonak erdigunean izango dituen ekonomia  egiteko.  Lanaren burujabetza  edo eta autonomia pertsonala alde batetik, eta antolaketa demokratikoa bestetik. Bi ardatz horitan pibotatuz pertsonak, komunitateak edo eta  auzoek dituzten beharrak asetzeko ekonomia egitea.

LANAREN BURUJABETZA ETA AUTONOMIA ARDURATSUA. Ekonomia sozial kooperatiboa lanaren burujabetzaren aldeko hautua da. Beste ekonomia ereduan ez bezala, hemen ez dago etekin ekonomikoekin aberasteko asmorik, eta beharrak asetzera bideraturiko ekonomia da praktikan jartzen dena; batez ere, lana edukitzeko beharra asetzera. Baina lan hau modu burujabean egin nahi da, lanaren inguruko erabaki nagusiak norberaren eta kolektiboaren esku egonda: erabakiak hartzeko ardura norberarena eginez eta ez besteen esku utziz. Era berean, ekonomia sozial (kooperatiboa) zerbait bada ardura-hartze prozesu amaigabe bat da. Ardura hartzea da burujabe izateko bidea; ardura-hartzerik gabe ez dago eraldaketa sozialik, ez dago kooperatibismoa edo ekonomia solidarioa ulertzerik. Ardurak hiru dimentsiotan hartzen dira ekonomia sozial kooperatiboan: 1) norbanako bakoitzak bere bizitzan hartzen dituen ardurak 2) taldean beste kideekin batera adostutako konpromisoak 3) proiektua komunitatean txertatzen denean komunitatearekiko eta gizartearekiko hartzen diren ardurak.

Bestea antolaketa demokratikoa da. Besteekin harremantzeko eratzen dugun marko demokratikoa, bai enpresan barrura begira, zein enpresa edo kooperatiben arteko interkooperazio edo lankidetza sareetako antolakuntza organizazionalean. Artikulazio kooperatiboaz arituko ginake.

ANTOLAKETA DEMOKRATIKOA ETA AUTOERATUA. Autoeraketaren paradigman txertatzen da ekonomia egiteko modu hau, non erabakitzeko ahalmena taldean kokatzen den. Erabaki-hartze prozesua balio demokratikoetan egiten da, “bazkide bat bozka bat”, taldeko kide guztien parte-hartze eskubidea bermatuz. Parte-hartze eta erabakimen demokratiko hau hiru esparru ezberdinetan ematen da: a) eguneroko lanean eta gestioan, b) enpresaren jabetzan eta c) aktibitateak sorturiko emaitzen banaketan.

Sakonean erabaki ahalmena eta burujabetza dago antolatzeko modu honetan, lanaren jabe izatea, enpresaren jabe zein norbere buruaren jabe. Pertsona kontziente eta ahaldunduagoa, eraldaketa norberagandik hasten dela entzun izan dugu sarri. Burujabetza ere norberagandik hasten dela gehituko genuke guk.

Beraz, gure ustez, pertsonak protagonista eta burujabe izango diren proiektu ekonomiko kolektiboak dira etorkizuneko ekonomia pentsatzeko klabeak. Pertsonek eurek, modu kolektiboan asetuko dituzte euren beharrak eta hori lurraldean txertatuta egingo dute. Komunitate hurbilean, norberak bere herri, eskualde edo auzoan.

Euskal Herriko laborantxa politika nazionalaz bi hitz

Maite goienetxe | 2018-07-02

Lurzaindia laborari gazteek laborantzan aritzeko lur eremuak eskura eduki ditzaten aurrezki herritarra biltzen duen egitura da Ipar Euskal Herrian. Modu praktiko batean, lurzaindia lur eremuen inguruko espekulazioaren kontra ari da lanean, laborari gazte eta etxalde ttikien biziraupenaren mesedetan. Berriki, Lurzaindiak Euskal Herri osora hedatzeko erabakia hartu, Hego Euskal herrian sortu den dinamika bati esker. Erabaki hori aurrekari inportantea da ikuspegi nazional batetik, Euskal Herri osoari begirako laborantza politika bateratu baten egituratzeko aukerak gogoetagai jartzen dituena. Euskal Herri mailan diseinatu daiteken laborantza politika bateratu hori zehazki definitzeko pretentziorik gabe, horren lanketaren abiapuntuan egin daiteken diagnostikoa laburki marraztu nahi nuke hemen, Euskal Herri mailako erronka eta lehentasun batzuk iradokiz.

Egoeraren diagnostikoari dagokionean, horra, lehenik eta behin nere ustez azpimarratzen ahal diren indarguneak. Ipar Euskal Herrian, oraindik bada laborantza dinamika indartsua, Euskal herri osoko lurraldean balorizatu beharrekoa. Erran behar da ere, Euskal Herriak elikagai anitzak tokian ekoizteko (haragia, esnea, zituak, barazkiak, landare-proteinak, arnoa,…) klima egokia baduela. Bestetik, Euskal Herri osoari begirako nekazaritza politika bat gogoetatzeko orduan heldu-leku interesgarriak osatu ditzaketen hainbat ezaugarri ditu laborantxak Iparraldean. Horien artean, hainbat kalitate desmartxak badaude, (AOC, AB, Idoki etxe ekoizpenen marka…), jendartean, tokiko eta kalitatezko mozkinen eskaera sozial indartsu batek bideragarritasun ekonomikoa eskaintzen diena. Bestalde, momentu hauetan kolektibitate publikoak laborari gazteak instalatzeko lurren mantentzeak daukan garrantziari buruz gogoeta bat egiten ari dira, eta lehen ekimenak burutu dira. Bestetik, Lurzaindiaren adibideak agerian uzten duten datua da, Euskal Herri osora hedatu daitezken hainbat egitasmo eta tresnak indarrean ditugula.

Baina maleruski, indargune hauek ditugun hainbat ahulezi ezin dituzte estali... Honetan nagusia, aurpegi ezberdinak dituen kontzentrazio fenomeno indartsua ematen da laborantxan. Izan ere, merkatu globalizatu eta espekulatiboen testuinguruan esportatzeko asmoa duten baserri gotorren handitzeak eta berezitzeak jarraitzen du, eta Euskal Herri osoan baserri ttipiak desagertzen dira. Ondorioz, Iparraldean konstatatzen den etxalde eta laborantza aktiboen galera itzela da : 2000 eta 2010eko urteen bitartean, 1500 etxalde galdu dira, hots, 1000 enplegutik gora (urtero enpresa batean 100 langile kanporatzen balira bezala !...). Eta egoera hori are markatuagoa da mendi-guneetan. Adibidez, Zuberoan, 3 etxaldetatik 2 segidarik gabe gelditzen dira… Horrekin batera, ematen den sail batzuen ahultzea (esnea, haragia…) azpimarratu behar da. Eta nola ez aipa ere, “etxalde-fabrika” batzuetan langileen egoeraren prekarizazioa (sasoilariak, migranteak). Lurzaindiaren bilakaera bigarren ahulgune nagusi baten adierazlea da. Izan ere, Laborantzarako zelaien galera ikaragarria izaten ari da. Galera hori hirigintza eta azpiegituren mesedetan ematen da batez ere. Adibidez, Ipar euskal Herrian, urtean 600 hektare galtzen dira. Joera hori are nabarmenagoa da kostaldean, lurraren inguruko espekulazioarengatik. Hego Euskal Herriaren kasuan, araudirik ez denez (izan ere, SAFER erakundearen baliokiderik ez da), nekazaritza lurren prezioak liberalizatzen doaz. Eta azken ahulgune nabarmena : nahiz eta Euskal Herriko laborantzaren egoeraren inguruko zenbakiak dauden batez ere Gaindegiari esker, ez dugu egoerari buruzko eta lurralde osoak dituen desafioen inguruko irakurketa globalik…

Egoeraren diagnostiko honetatik, nere ustez, Euskal Herri osoari begirako laborantxa politika baten ondoko ardatzak diseinatu daitezke. Hasteko, pairatzen dugun datuen eskasiari erantzun beharko genioke. Izan ere, Ipar-Hego laborantxa politika bat marrazteko gisan, Euskal Herriko laborantxaren egoera hobeki ezagutu behar dugu : Ipar-Hego trukaketak bideratzeko ehundu beharreko lankidetzetaz kontzientzia hartu, baina ere, gure laborantxa ereduak tokian eta munduan dituen eraginetaz kontziente izan,.. Laborantxaren aldeko politika nazional batek lurrak, haziak eta urari loturiko erronken inguruko perspektiba eta kudeaketa globala bermatu beharko lituzke (laborariek enpresa multinazionalekiko duten dependentzia nola ekidin ?..). Lurrari dagokionean, Euskal Herri mailako Lurraren Antolakunde Publiko baten sorrerari buruz hausnartu beharko litzateke. Bereziki, hirigintza dokumentuen bidez, lurrak laborantzarako atxikitzea bermatu behar da. Horrekin batera, mendiko lurraldeentzat programa espezifikoak garatu beharko lirateke (POCTEFA diruztatzea lortu duen “Kintoan Barna” proiektuaren adibidea). Laborantxa politika nazional batek, laborari ttipi eta prekaritatean diren laborantza-saripekoen baldintzen hobetzea izan beharko luke lehentasunez helburu.

Bukatzeko, lan asko daukagu Euskal Herri mailako elikadura burujabetza lortzeko. Baina erronka ederra dugu: eziña ekiñez egiña!

 

Municipalismo y práctica comunitaria

Izaskun duque | 2018-06-22

Crisis es una palabra repetida hasta la saciedad en los últimos años. Crisis económica, crisis del modelo de estado, crisis territorial, crisis del régimen. También las instituciones han sido cuestionadas. Estas estructuras administrativas han sido diseñadas por un Estado que no es el nuestro y en una época muy distinta a la actual. No responden a los problemas de la sociedad  de nuestros días. Son entes rígidos, burocráticos, con departamentos estancos y se rigen además por una lógica que en muchos casos escapa al sentido común.

En estos tiempos convulsos, interesantes según Zizek y líquidos según Bauman, todo parece ponerse en cuestión. Hay quienes lo viven con incertidumbre mientras que otras vemos clara la oportunidad transformadora. Ara comença el mambo!

Este cambio de paradigma afecta directamente a las instituciones públicas y más aún a los ayuntamientos tratándose de la institución más cercana a la ciudadanía. Participación, publificación, transparencia o control público son conceptos usados cada vez con más frecuencia.  ¿Y cómo podemos implementar estas nuevas prácticas con los mimbres que tenemos? ¿Cómo hacer confluir municipalismo (udalgintza) y práctica comunitaria (herrigintza)?

Parece evidente que necesitamos un nuevo municipalismo, un municipalismo social y transformador (dentro) en confluencia con una práctica social comunitaria (fuera). Ese binomio dentro-fuera o calle-institución ha sido entendido en ocasiones como un camino bidireccional en el que nuestro objetivo era llevar la expresión de la calle a las instituciones y desde ahí dar respuesta a esas demandas. Este planteamiento es claramente limitador. En vez de imaginar un camino de dos sentidos, desdibujemos ese dentro-fuera e imaginemos esa confluencia como una red abierta. Las calles serán siempre nuestras, las instituciones también lo serán, nos pertenecen.

Para tejer esa red las nuevas prácticas municipalistas deben reconocer y proteger las prácticas comunitarias; poner en marcha plataformas y herramientas participativas; diseñar marcos jurídicos flexibles para el asociacionismo y el cooperativismo; sustituir la hegemonía de lo público-privado por lo público-comunitario-cooperativo; dotar de recursos económicos al espacio común, cooperativo-comunitario; impulsar el modelo de economía social transformadora; desarrollar el intermunicipalismo, una red de municipalismo transformador.

Tenemos ejemplos de esas nuevas prácticas. Como muestra, un montón de botones:

http://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/udal-eta-foru-hauteskundeak-2015/lortzen-hari-garena

‘Una pierna en la institución y otra en la calle’ dijimos. ‘Una pierna en la institución y muchas en la calle’, corregimos. Está bien corregir. Intentar, fallar, acertar, seguir. Necesitamos poner en marcha laboratorios municipalistas y los espacios urbanos podrían ser una palanca de cambio definitiva. La revolución además de ser feminista o no ser, será en el área de la Bizkaia metropolitana o no será.  Tenemos unas 900.000 razones y un gran reto.

Es difícil imaginar esa red abierta entre calle e institución cuando no contamos con gobiernos de cambio en ninguno de estos municipios pero debemos saber aprovechar las condiciones específicas que se producen en este entorno. Las recientes movilizaciones sociales más numerosas se han producido principalmente en Bilbo y en Ezkerraldea. Estas movilizaciones no sólo son importantes en lo cuantitativo. Las razones que han llevado a la calle a miles de personas son lo que hasta ahora han sido consideradas como luchas sectoriales o periféricas. La incombustible lucha de las personas pensionistas, la huelga feminista del 8 de marzo, la huelga de las trabajadoras de las residencias para mayores (la más larga hecha en Bizkaia) o todas las movilizaciones y acciones llevadas a cabo en favor de los derechos de las personas migrantes por la plataforma Ongi Etorri Errefuxiatuak.  Estas luchas nos han demostrado no sólo su capacidad aglutinadora sino que pueden intervenir en los valores sociales consiguiendo poner los márgenes en el centro. Poniendo, en definitiva, la vida en el centro.

El imaginario colectivo construido en torno al sujeto transformador ha empezado a mutar. Va quedando atrás ese hombre blanco con mono de fábrica y cada vez se parece más a una mujer racializada y precarizada. Sin embargo, nuestra práctica y discurso aún se resisten a este nuevo escenario. Es imprescindible romper con esas resistencias. Intentar, fallar, acertar, seguir.

Las prácticas municipalistas reproducidas desde la oposición para tejer esa red con la calle deben de inspirarse en afianzar nuevos modelos público-comunitario-cooperativos que impulsen ese cambio de valores sociales.

Estos son algunos buenos ejemplos:

Ateneo y casa de acogida Kaiene

https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20180109/nace-kaiene-ateneo-y-casa-de-acogida-en-otxarkoaga

https://www.facebook.com/Kaieneotxar/

Casa de las mujeres Koloretxe

https://ipes.eus/wp-content/uploads/2017/12/koloretxe_erderaz.pdf

https://vimeo.com/247936917

Espacio municipal autogestionado Portugaleteko Merkatua

https://www.facebook.com/PortugaletekoMerkatua/

http://merkatua.info

Nuevos tiempos, nuevas prácticas. Sin olvidar que siempre tuvimos claro a donde queríamos llegar. En palabras de Santi Brouard, ‘El/la mejor alcalde/sa, el pueblo’.

Burujabetza platerean, burujabetzak pluralean

Maribi Ugarteburu | 2018-06-08

Azken urteotan Euskal Herrian hedatzen ari den kezka-eztabaida-ekimen-praxi multzo interesgarrienetakoa da elikadura burujabetzari dagokiona. "Elika-zer?"... Bizilagunak, izebak... ulertzen ez duten berba-trokohorietako beste bat. Txiplas lagun eta baserritar beteranoak dioen bezala, "nekazaritza logikoa" egitea da horrekin esan nahi dena. Gure elikaduraz jabetzea, pertsona bezala eta Herri bezala, tokian-tokian, planetarenganako arduraren perspektibatik.

Lau jipi-ren gaia izatetik, badirudi apurka-apurka, gero eta herrikide gehiagok dugula jaten dugunaren gaineko kezka. Eskola jantokiak hornitzeko bertoko produktu sano eta era duinean ekoitziak nahi dituzte gero eta ikas-komunitate gehiagok. Hedatzen doaz adibideak. Berdin gertatzen ari da duela urte gutxira arte elikaduraz apenas inoiz hausnartu eta ezer egin gabeko eremu eraldatzaileetan, izan txosna, gaztetxe edo bestelako eremu kolektiboakAreago, eguneroko erosgune mainstream-etan ere, hau da, supermerkatu handietan, gero eta apalategi gehiago eta zentralagoak ari dira hartzen bio, eko edo label produktuak...

Behaketa sinple horretatik, bi ondorio ateratzen ditut: bat, zerbait ona dela gero eta pertsona gehiagok elikagaiez eta hauek non/zelan ekoizten direnaren gaineko kezka izatea, eta horren eraginez euren ohiturak aldatzen hastea. Baina eta bi, kapitala, (kasu honetara ekarrita agroindustria + garraio globalaren sare transnazionala) beti dela azkarra tendentziak kontuan hartzen eta asimilatzen. Hedatzen ari dira jada mundu osoan ehunka eta milaka hektarea "ekologiko", esku gutxitan metatuak, monokultibo logikaz eraikiak eta lan baldintza zapaltzaileetan oinarrituak, garbijan nahi dugun zuri, iparraldetar kontsumitzaile kontzientziatu berriontzat. Agrotoxikoak ez erabiltzearekin nahiko, Ekoizendatzeko...

Eta ez dut uste kontua purismoa denik; elikadura burujabetzaranzko bidea (norberea eta kolektiboa) prozesu bat da, eta ertz asko ditu. Baina engainu zahar-berriei ez diezaiegun pasatzen utzi. Bi abiaduretako nekazaritza bultzatzea ez da posible: ekoizpen intentsibo eta industriala eta ekoizpen osasuntsuagoa (ekologikoa). Nekazaritza iraunkorrean oinarritutako eredu batekin soilik izango da posible elikadura burujabetzaren printzipioak artikulatzea. Izan ere, kontua ez da soilik zerdatorren gure platerera, baizik eta zelan(nork egina, non, zein lan eta ingurumen baldintzatan).

Izan ere, burujabetza platerera dakargunean, burujabetzak pluralean dakartzagu. Elikadura burujabetzarako proposamen politikoak balore multzo zabala baitu ardatzean: Ekoizpenaren banaketa ahalik eta baserritar gehienen artean egitea; ingurumena errespetatuz kalitatezko elikagai nahikoa ekoiztea jendarterako (lanpostu berrien sorreratik soilik da posible, eta ez kapitaletik); ekoizpen prozesua ahalik eta autonomoena lortzea kanpo-inputak murriztuz; kontsumitzaileenganako gardentasun osoa; gure ekoizpenak bertako merkatuetara bideratzea, gure herri eta herrialdeetako garapen lokalaren parte aktiboa izanik...Tokiko praxietatik, logika globalaz ari gara: elkartasunean, osagarritasunean eta merkataritza justuan oinarritutako beste harreman ekonomiko batzuk eraikitzeaz. Biodibertsitatea ardatzean ipintzeaz ari gara, eta planeta hozten laguntzeaz... Elikadura burujabetzak, beraz, mundua eraldatzeko eta bizitza osasuntsua (gurea eta Lurrarena) erdi-erdian ipintzeko proposamen politiko osoa barnebiltzen du, Herrien burujabetzarako eta autogestiorako eskubidea lanabes gisa hartuta. 

Beraz, baserritarrak azken 50 urteotan ia-ia desagerrarazi dituzten munduko txoko honetatik badaukagu zer egin. Euskal Herrian gure plateretara iristen diren jakien %4 eskas baino ez da berton sortua eta egina. Jendarte aske, sano eta burujabea eraikitzeko derrigor orekatu behar dugun balantza da. Bakoitzaren plateretik hasita, eta ardura kolektibotik ekinez.

Ez da lehenengo aldia

Izaro Arbe, Maddi Isasi eta Amaia Lasaga | 2018-06-01

Ez da lehenengo aldia. Ez da lehenengo aldia neska* gazteok gure artean saretzeko, antolatzeko, tresnak sortzeko… beharra sentitzen duguna. Gaur egun, feminismoa “modan” dagoen honetan, kapitalismoaren ikur diren inditex dendetan lelo feministak daramatzaten kamisetak saltzen dituzte, “txapa” edo ikur feministak edonon aurkitzen ditugu… Gure borroka kontsumogai bihurtzen ikusten dugu. Baina Euskal Herriko neska* gazteok argi dugu, berdintasunaren lelo faltsuen atzean mozorrotu eta gure bizitza prekarizatu eta eredu neoliberala babestu eta sakontzen laguntzen duen feminismo hori ez da gure erreferente, ez eredu ere, eta herrietan, auzoetan, ikastetxeetan, unibertsitatean, lanean… antolatzen jarraituko dugu sistema kapitalista heteropatriarkalari hortzak erakusten, GAZTE eta FEMINISTAgarelako.

Gazteak gara.Gaztetasuna errebeldia da. Gaztetasuna erritmo bizia da. Gaztetasuna kritika da, borrokarako grina. Baina, gaztetasuna prekarietatearen aurpegirik gordinena ere bada.

Feminismoa gure espazioa da, mugimendu feminista gure sarea, eta ez dugu kalera ateratzeko beldurrik. Martxoaren 8ko greba feministan erakutsi genuen sistema hau aldatzeko prest gaudela, San Ferminetako epaiaren aurrean ozen aldarrikatu genuen ez dugula justizia heteropatriarkar honetan sinisten, gutako bat erasotzen duten bakoitzean amorru biziz erantzuten dugu eta egunero jarraituko dugu aldarrikatzen kaleak eta jaiak ere gureak direla.

Mugimendu feministaren zein gazte mugimenduaren parte gara, baina gure espazio propioa aldarrikatzeko beharra ere sentitzen dugu maiz. Izan ere, feminismoan, mugimendu guztietan bezala, badaude pribilegioak eta badaude periferiak. Badaude periferiak adinari, jatorriari, lurraldetasunari, gorputzei... dagokienez. Eta feminismoak inork baino hobeto erakutsi digun bezala garrantzitsua da (ezinbestekoa ere esango genuke) bidea elkarrekin egitea; baina, nola ez, bidean hausnartzeko espazio propioak behar ditugula.

Norabidea argi dugu, dugun espazio bereizietan hausnartu eta eragin behar dugu, espazio horiek saretuz, josiz, elkar elikatuz... Horrela lortuko baitugu espazio konpartituetan eragitea, elkarrekin bidea egitea. Ondo aski baitakigu generoak ez zituela gure menderakuntzaren ertz guztiak barnebiltzen, eta ondo aski dakigulako eta horrela sentitzen dugulako dugu beharrezkoa herri honen eraikuntzan eta sistema kapitalistaren aurka antolatzea. Espazio horietarako feminismoa izan behar da gure arma: Gazte prekarioen asanbladetakoa, etxebizitza borrokak gureak egin behar ditugu edota jai eredu parekidea aldarrikatzera ere atera behar gara.

Gioconda Bellik dio “Las mujeres jóvenes tienen una posición muy destacada en la rebelión” eta gu ardura hori gure gain hartzeko prest gaude. Herri mugimenduan eta herri honen eraikuntzan beharrezkoak garelako, feminismoa dugulako motore eta gaztetasuna erregai.Ez da lehenengo aldia saretzeko beharra sentitu duguna, ez, ezta azkenengoa izango ere. Neska* gazteok Kukutzan erein genuelako hazia, Hernanin, kuleroak burura eraman eta mundura salto egin genuen eta Ekainaren 16an Arbizun bide honi batera ekingo diogula erakutsiko dugu!

Neska* gazteok batera ekingo diogu!