Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

BEGIRADA

Zoru etikoa hezkuntzarako

Joxe Mari Auzmendi | 2018-05-18

Gaur egungo hezkuntza begiratzean, zatiketa ugari ikus genitzake: administrazio banaketak, sareak, langile egonkor eta ez egonkorrak, eskola eta familiak, soldata bereizketak, hezkuntza formala eta informala, segregazioak eta abar; hezkuntzaren helburu nagusietariko bat jendartea kohesionatzea izan beharko litzatekeenean. Hik Hasik bere sorrerat...

Pantaila hutsa?

Maddi Ane Txoperena | 2018-05-11

Ziklo berri baten atarian herrigintzaz eztabaidatzeko ireki den Plaza Huts honetan, ezin komunikabideei buruzko gogoetarik egin gabe utzi espazio interesgarri hau. Sarri erraten baita kontatzen ez dena ez dela; eta hala da, hein batean, gure ingurune hurbiletik harago, behintzat.  Komunikabideak izan daitezke, aldi berean, herrigintzak egit...

Irabazle izatearen kontzientzia kolektiboa

Gotzon Barandiaran Arteaga | 2018-05-04

“Badirudi poetek barneratua dutela derrota kolektibo bat, alegoria ezberdinetan kantatzen dutena. Derrotaren kontzientzia honek ez garamatza, ordea, malkokeriara: poetak askatasun egarri handi batean kantatzen du, derrotatua baina biktimismorik gabe, eta gorazarre egiten dio eroriari, hari zuzentzen zaio, memorian jasotzen du, bere poesia ez...