esfr

Pertsona libre, eskubidez berdin eta elkartasunez lotuen arteko bilera, plaza hutsean.

iparraldea | 2019-03-15

iparraldea | 2019-03-15

iparraldea | 2019-03-15

Eztabaida lau haizetara

hezkuntza | 2019-03-11

Durangoko Plaza Hutsa tailerrean eta Bilboko saioan 80 lagun inguruk eman genion hasiera hezkuntzaren inguruko gogoeta prozesu irekiari. Abiapuntu ona jarrita, aurrera egiteko tenorea da. Datozen asteetan zenbait eskualdeetara eramango dugu eztabaida: Arrasate, Gasteiz, Iruñea, Leioako campusa...

Horrez gain, solasaldiak grabatuko ditugu estudioan hezkuntzan aritu eta aditu diren lagunekin, eta idatzizko ekarpenak ere publikatuko ditugu webgunean. 

Honatx, martxoaren 26an Arrasaten egingo dugun solasaldiaren iragarpena.

Nazioarteko konferentzia apirilean

bizitzak eta lurraldeak | 2019-03-08

Hauxe apirilaren 9, 10 eta 11an Bilbon ospatuko den "Bizitzak eta lurraldeak" konferentziaren programa. Plaza Hutsak jarraipen berezia egingo dio konferentzia honi eta bertatik eratortzen denari.

Burujabetza materialaren eraikuntza erresistentzia fronte bat da Euskal Herrian. Datozen urteetan jauzi bat emateko baldintzetan egon gaitezke eragile ezberdinen arteko sinergiak indartzen badira. Konferentzia honek ekarpena egin dezake zentzu horretan. 

Azpiko post-ean aurkituko duzue konferentziaren programa osoa. Esker bereziak eman nahi dizkiegu konferentzia hau posible egin duten eragileei eta bertan parte hartzeko prestutasuna adierazi duten guztiei.